ES | EN | FR | EU

  Víctor Montes Jatetxea historia

Víctor Montes

Historia duen jatetxea… Zaporetsua den jatetxea…

Gaur egun gure jatetxea kokatzen den tokian, izen bereko denda zegoen kokatuta. Bertan jaki bikainak zeuden: txokolateak, espezieak, ardoak… garai hartan Bilbaoko gastronomian gaitz topatzen ziren produktuak. Euskal Herriko gourmet alorrean erreferentzia bihurtu zen denda bitxia zen.

Gure denda maitea, joan den mendeko Bilboko jatetxe onenetariko bihurtu zen. Hain berezia zen aintzineko dendak zuen xarma oraindik mantentzen dugu gure jatetxean. Kalitate bikaineko elikagaiak, bai bertoko gastronomiako elikagai bereziak, bai mundu osoko primerako elikagaiak ere, gure bezeroei ilusio osoz eskaintzen dizkie. Gure jantoki ederrean eserita, ardo, whiski zein koñakez inguratua, gure produktuak dasta ahal dituzue. Bilboko alde zaharreko ikono bihurtu diren gure barrako pintxoak ere goza ditzakezue.

Euskal Herriko sukaldaritza arloan, gure jatetxea erreferentzia puntua da eta bilbotar guztien bizitzaren parte ere bai. Gure hiria bisitatzen dutenen nahitaezko geralekua da. Monakoko Alberto printzea, Oliver Stone, Jeremy Irons, Bono, The Edge… bezalako ospetsuak gure jatetxe maiteaz gozatzera hurbildu dira.

Víctor Montes jatetxean, 1997.eko urriaren 3an, Bilboren eraldaketa hasi zuen Guggenheim proiektuari ostatua eman genion atsegin handiz. Frank Gehry, Thomas Krens eta Vidarte beraiek gure mahaian eseri ziren.