ES | EN | FR | EU

  Jatetxea


Víctor Montes jatetxeko eskilarak igotzean, bisitatu gaituzten ospetsuen argazkiek begiratuko dizute. Bertan 1846.etik maitasunez aukeratu eta gorde ditugun ardo, whiski eta koñak bilduma estimatua daukan bazter ederra topatuko duzu.

Marmol zuriko mahaietan eserita, alde zaharreko Plaza Berriko ikuspegi ederraz gozatuko duzu. Bertoko produktu finak, zein kanpokoan izanda ere, gure Víctor Montes jatetxean lekua merezi duten elikagaiak aurkituko dituzu. Elikagai fin hauek bilatzen denbora luze ematen dugu, baita gure sukaldean abangoardiako sukaldaritza tekniken ikerketa eta aplikazioan ere. Ondorioz, plater paregabeak eskaintzen ditugu, esaterako, Norvegiako izokina urre hautsa eta Piamonteko trufarekin, 45 orduz marinatutako gibel-ore freskua edo Kantauri itsasoko pinpilinpauxa antxoak arbequinako kabiarrarekin. Extremadurako iberiar ezkur jakirik onenak eta hain berezia den urdaiazpikoa ezin ditugu ahaztu.